2021 Guitaralde

Uztailaren 7an

Bruno-Michel Abati
Ruper Ordorika

Uztailaren 8an

Mike Stern
Pauline et Juliette
Mary Cooper

Uztailaren 9an

Thomas Dutronc
Michael Jones et JM Ecay

MASTERCLASS MIKE STERN
MENDI ZOLAN kulturgunean
Hendaian, Sokoburun, Hondartza auzoan
Ordutegia : 10 h – 12 h   –  Prezioa : 25 €
Izen-ematea derrigorrezkoa :  guitaralde.hendaye@gmail.com
mugikorra 0688109501

Kontzertuen aurkezpena

Prentsa-oharra

 

SAR HITZA
Kotte ECENARRO
Mendaiako Auzapeza, Departamendu Kontseilaria, Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea

2020. urte hain berezian, Covid-19 birusak musika festibal handi gehien-gehienak erridaua jaustera behartu ditu. Guitaralde izan da iazko udan mantendu ziren festibal gutxietako bat. Osasun krisiak ezarri mugak eta ikusle kopuru murriztuarekin ere, pozik gara eta harro publikoari kalitatezko kontzertuak eskainirik. 2021ean, Guitaralde festibalak 10. aldia ospatuko du! Horren karietara, Hendiako Herriko Etxeko Kultura Zerbitzuak, Guitaralde elkarteak, Udal Besta Batzordeak eta Hendaia Turismok urteurren hori artista ospetsu bat ekarriz, publiko mota anitz bilduko duen afixaburu “herrikoi” bat ekarriz, ospatu nahi du. Gaztelu Zahar frontoian emanen dira kontzertu nagusiak eta hala indarrean diren protokoloak bete eta osasun testuingurura egokitu ahalko gara. Inoiz ezagutu ez genuen egoera berezi batean gara eta guztiok behar diogu egunerokoan buru egin. Aurten ere, egitarau joria atxiki eta publikoaren eta artisten arteko lotura horri eusteko erronka elkartasun keinu bat da. Kultura sostengatzea erabaki dugu, funtsezko ondasuna baita, elkarrekin bizitzen ari garen makurra hobeki eramaten lagun baitiezaguke

Festibal on-ona! Aupa Hendaia!

Jean Marie ECAY
Guitaralde festibalaren zuzendari artistikoaren

Atsegin handiz aurkezten dizuet Guitaralderen 10. aldia, heldu den uztailaren 7, 8 eta 9an eginen dena. Hamargarren urteurrena ospatu nahi dugu hiru arrats berezi eskainiz, sei soken zaleen eta musikazale guztien atseginerako. Lehen egunean, Gaztelu areto estali berria baliatuko dugu Ruper Ordorikaren kontzertu batekin. Festibala egun horretan bertan irekiko dugu, 19:00etan, musika klasikoko gitarra jole batekin, Abadia gazteluan, leku eder-eder eta lehen-lehen alditik bertatik ere Guitaralderentzat enblematiko izan den horretan. Biharamunean, nazioarte mailako gitarra jole bat hartuko dugu, 2019an hartu genuen Scott Henderson haren leinukoa: Mike Stern, Estatu Batuetako jazz fusion gitarrista ospetsua. Pauline eta Juliette euskal bikoteak du gaualdia irekiko. Azken egunean, 9 ostiralean, Thomas Dutronc hartuko dugu talde osoarekin, hau da, 8 musikari taulagainean, 3 kobre eta hegaldun piano akustiko batekin. Bere azken albuma aurkeztuko du orduan: “Frenchy “. Lehen zatia eginen dut nik plazer handiz, Michael Jones-ekin, unplugged bikote moldean, hau da, bi gitarra akustiko eta Michael kantuan. Pandemiaren egoerak festibalaren OFF aldeari berriz ekiteko aukera emanen digula espero dugu, ostatuak, terrazak eta Errepublika plaza eta Zokoburukoa festibala girotzen erruz laguntzen duten lekuak baitira. Goizegi da oraindik horretaz ezer errateko. Azpimarratu nahi nuen hautetsi berriek Kotte Ecenarro auzapezaren ondoan erakutsi duten engaiamendua, bai eta Hendaiako Herriko Etxearen Kultura Zerbitzuarena, Besta Batzordearena, Turismo Bulegoarena eta udal funtzio publikoko langile ororena, ahalegin betean ari baitira 10. aldi hau gitarra besta handia gerta dadin eta ekitaldiak merezi duen beste bitarteko ematen ari baitira. Ez diot inoiz utziko Guitaralde elkartekideei eskerrak emateari, urte osoan aritzen baitira festibala egiteko, bai eta urririk laguntzen duten guztiei, partzuerrei, festibala gauzatzen parte hartzen duen orori.

GUITARALDE elkarteak bere partaide guztiak eskertzen ditu, haien sustengu leialarengatik.