ELKAR ZAIN DEZAGUN

Maskara janztea baitezpadakoa da festibalaren gunean diren ororentzat. Txartelen kontrola eskaneatuz egiten da, ukitu beharrik gabe. Gel hidroalkoholikoa duzue eskura kontzertu bakoitzaren sarreran. Ikusle bakoitza (bakarrik edo senide taldean) kadira bateraino eramana izanen da lekua har dezan. Kadira horiek antolatzaileek aitzinetik kokatuko dituzte, osasun arauek agindu bezala bereizirik.

Neurri horiek guztiak gobernuak une bakoitzean eman neurrietara egokitzeko alda litezke.